|
Susana Barragués Sainz (Bilbo, 1979) Ingurune Zientzietan lizentziatua da Leongo Unibertsitatean (2001) eta Humanitateetan Burgoseko Unibertsitatean (2006). Beste batzuen artean, sari hauek jaso ditu: Gaztela eta Leoneko "Letras Jóvenes" Saria, Gaztela eta Leoneko Poesia Akademiaren Saria eta gazteen literatur ibilbide hoberenarentzako Francisco Yndurain Saria.
Energia Eolikoaren alorrean lan egiten du eta horrez gain idazketa eta haur, gazte zein helduen irakurketa bultzatzeko lantegiak sustatzen ditu. Zaletasun handienak hauek ditu: pandereta jotzea, intsektuen bildumak eta hiztegi etimologikoak.
Carlos Javier Cecilia Centeno (Valladolid, 1974) Arte Ederretan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, Diseinu Grafikoa eta Ikus-entzunezkoak espezialitatean. Ilustrazioa du lanbide 1997az geroztik.
Marrazkiarekin lotura duten zeregin ia guztietan ibili izan da: bideo-jolasetarako pertsonaiak eta dekoratuak diseinatzen, "Torrente"rako adibidez; CD-ak diseinatzen eta maketatzen; marrazki bizidunak egiten, esaterako "Hirukien" zenbait plano; saltoki handi bateko publizitate sailerako Story-Board eta ilustrazioak egiten; kartelak, karikaturak, komikia, umorezko marrazkiak etab. Eta, batez ere, hainbat testu liburu eta umeentzako ipuin ilustratu ditu.
|