Zorionak, Interneteko azken orrialdera heldu zara!


Interneteko lehen denboretan, eskuragarri egon beharko lukeen informazioari buruz eztabaidatzen zen sarritan. Inplikaturiko erakunde guztiek gaiari buruz eztabaidatzen zuten eta ez ziren heltzen akordio batetara. Adoztasuna gai bakarrean zegoen, Internetek amaiera bat eduki behar zuen, azken muga bat, zeinen handia zen eta zeinen handia izan zitekeenari buruz eztabaidatzea ahalbideratzen zuena.


Unibertsoan pentsatzen denean, bere mugan pentsatzen da, amaiera bat badauka, bere tamaina kalkulatzeko gai izango garelako. Eta unibertsoak ertzak dituela dakigun arren, zientzialariak bere tamainaz eztabaidan dihardute oraindik ere.


Horregatik da beharrezkoa amaierako dokumentu bat interneten egotea. Eta hau da. Interneteko azken orrialdera heldu berri zara. Zorionak!

Hemendik aurrera ez dago esteka gehiagorik; beraz gure bloga bisitatu dezakezu, edo ordenagailua itzali eta ipuin bat edo eleberri miresgarri bat irakurtzeko prestatu zaitezke. Xabier P DoCampo Haur eta Gazte Literatur Sari nazionalaren irabazleak idatzita, Xose Cobasen irudiekin lagunduta.

Baina baita ere zeure ezinbesteko betebeharrak egin ditzakezu, era berean "Okupatuta" izeneko argitalpenarekin gozatuz, komunerako irakurketa laburrak baitura.



* Ideia hau ez da a fortioriren ideia berria, orrialde hauetariko batetik hartua dago, baina orain ez dugu aurkitzen. Ziurazki benetako azken orrialdea zen eta gurea azkenaurrekoa da. Hemendik irribarre batekin joan zaitezten espero dugu, ea hau lortzen dugun behintzat. Eskerrik asko gure orrialdea bizitatzeagatik.



A fortiori Argitaletxea interneteko azken orrialdeari euskarria emanez, Itsaso Hila oraindik gaixorik zegoenetik.